Kategoriak
Oharrak

Opari bat bizitza proiektu pertsonala egiteko

Barnezabal Espiritualtasun Etxeak “Ibilbide Pertsonala Eraikitzen” erretiroa hartu dau irailaren 14 eta 15ean, Amaya Modrego Berrizko Mesedeetako Misiolarien arrebak eta Ana Berrizbeitia teologo eta Bilboko Elizbarrutiko pastoral taldeko kideak zuzenduta. Bertan, adin guztietako pertsona ugarik euren Bizi Proiektu Pertsonala egiteko denbora izan dabe.

Parte hartzaileetako batek, Elena Olartuak, honela deskribatu ahal izan du topaketa: “Ikasturte hasiera une egokia da bizitza proiektu pertsonala egin ahal izateko, eta erretiro batean egin ahal izateko Berrizen, isiltasun eta otoitz giroan, eta prestatutako materialekin opari bat izan da”, adierazi du.

“Gu geu, Jainkoak asteburu honetan oparitu nahi izan digun Hitza, errealitatea eta gure mundua entzuteko garaia izan da, bertatik Jainkoak deitzen eta interpelatzen gaituela. Komunitatean partekatutako esperientzia hori izan da ikasturte honetan hasteko modurik onena “, baieztatu du Elena Olartuak.

Parte-hartzaileen gogoetak askotarikoak eta bizitzaz beteak dira. “Asteburu honetan izandako esperientziatik esker oneko hitzak baino ez ditut. Are sakonago sentitu ahal izan dut Jainkoaren presentzia eta Argia. Eta batez ere konturatu ahal izan naiz neure buruarekin leial izateko garaia dela. “Egiten utzi” eta askatu behar dut. Fidatu… “, dio Rebeca Diazek.

Eskerrik asko.