Kategoriak
Oharrak

Gogoetaren eta bake espiritualaren emaitza den idazkia

Barnezabalek Pazko kristaua bizitzeko eta ospatzeko aukera eskaini digu, otoitz, isiltasun eta topaketa partekatuko giroan, naturarekin harremanetan, munduaren errealitatera irekiz, gaur egun Jesusen Heriotza eta Berpizkundearen misterioak jarraitzen duen lekura.

Espiritualtasun etxean egindako topaketan, Pazkoan parte hartu zuen pertsona batek idatzi hau utzi zigun, zalantzarik gabe, gogoetaren eta bake espiritualaren emaitza.

Kategoriak
Oharrak

Barri onaren misioa: jardunaldia 2024 urtarrilak 27

Kulturartekotasun loturak sortzen: elkarguneko espiritualitatea

  • Marije Calvo, Erlijiosa Pasiotarra
  • Edith Ulloa, Loiola Elkargunea

Bizipenen mahaingurua

10:00 – 18:00tara – Kostua 15 euro (bazkaria barne)

Ekitaldi honetan, bizipena abiapuntu hartuta kulturartekotqasunaren aberastasuna erdibanatu nahi dugu eta batera eginiko bideak dakarren espiritualitatea sendotu, gugana etortzen diren pertsonei tokia eginik, gure bizitza, herri eta elkarteko partaide izatea nahi dutenekin.

IZENA EMATEA: info@barnezabal.org

Tfnoa. 681215481

Kategoriak
Oharrak

JARDUNALDIA-JAINKO HITZAREN MINTEGIA: “Jesusen parabolak: giza bizitzarako erronka, argibide bihurtu eta osatzen duten istorioak”

2023ko azaroak 11, zapatua
Carlos Gil Albiol, OFM Cap.
Jesusek azaldutako istorio labur honeek aldiko I.go mendean, Galileako lurraldera zuzentzen gaituzte. Orduko jendeak bizi zituzten grina eta itxaropenen barnera, baita beldur eta gabezietara. Jesusen
narrazio hauek begiak irekitzeko ahalmena dute, bizitzaren kantoiak eta tolesturan izendatzen, ondasunaren erroak kulunkan dagozen tokian. Kontalari aparta honen istorioak ez gaitu hot eta motz uzten.
Jesusen izkutuan gordetzen duguna argian jartzen digu, baina epaitu gabe: gonbidatzen gaitu parabola berri bat idaztera eta haren pertsonai nagusia izatera.

Kostua: 30 € bazkaria barne