Kategoriak
Oharrak

Asteburu aparta bizi izan dogu!

Berrizko Mesedeetako Misiolarien web orrian sartzen zarenean lehenengo begirada baten euren nortasunaren agerpena ikusten dogu: “misiolari askatzaile izateak bultzatzen gaitu, gaurko gizateri ingurugiroan, mundua etxea izan daiten danontzat eta munduenea gizaki guztiontzat, erdibanatutako mahaia, pertsonentzat bizileku goxoa, batez ere makalaldian bizi direnentzat baita izaki guztientzat”, hori izan da barriro arnasatu doguna aurten baita Bilboko Elizbarrutiko IV-V-VI. lurraldeetako gaztedi taldeak asteburu honetan.

Orain direla urte batzuk, Elizbarrutiko toki ezberdinetatik topo eginik, urtean behin batu izan gara alkarren arteko otoitzaldia bizi izateko. Aurten, 67 gazte baino gehitxoago, 16urtetik 30urterainokoak, bidelagunak barne ditugula, aukera izan dogu barneratze bizipena izatea etxe honetan, guretzat egoitza bihurta dana. Bertan, emoten dau, Jainkoa lagun dogula alkartean bizi diren lekaideen eskutik, eta berak besarkatu, nekearen barruan sostengu emon baita gure zama leporatuta, ondoren Jainko aita-amarekin topo eginik eta barne Espirituari esker,  munduari aurpegi  barria sortzeko  indar  barrituta urtetea bidera.

“Giza lokarri barritzaileak” izan da aurtengo lelo nagusia, eta zalantza barik lekaide honeek munduan zehar sortutako eragina izan da hari gorria, pertsona askorekin, honelako edo halakoak izanik, Barnezabal bizitoki bihurtu da, barrena zabalik. Dana dago asmatuta eta amestuta era apal eta oparoan baretasuna, atsedena lortzeko, norberaren barnea baretzeko.

Esker onak lekaideei, eta bertan lan egiten dutenei, zuon etxea zabala izateagaitik, eta danon etxea izatea agertzeagaitik, guztiok partaide sentitzea posible dalako. Eskerrak mahai zabala eta etxe goxoa izateagaitik.

Jainkoak benedika zaituztela, orain eta beti.

Bilboko Elizbarrutiko IV-V-VI. Lurraldeetako Gazteen Otoitzaldia