origen

Sorrera

Berrizeko Mesedetako Misiolariak XX. gizaldiaren hasieran izandako karismaren iturburu bera du Barnezabalek. Izan ere, garai hartako kontenplaziozko elkartea orduko gizadiaren eta Elizaren beharrizanak aztertzen eta hauei erantzuten ahalegindu zen bezala, gaur ere beste horrenbeste egin nahi da hemen, egungo premiei erantzuna eta askabidea eman nahirik.

Nazareteko Jesus da gure espiritualtasunaren oinarria eta ardatza. Beragandik abiatuz eta beste espiritualtasun batzuekin elkarrizketan, topaleku egokia eskaini nahi diogu Barnezabalera biziaren iturri bila datorren edonori. Jakin dakigu, norbere barnean dariola dagoen iturri horretatik edaten dugula gizon-emakume guztiok, gure egarriak ase nahian.