Agurra

Har ezazu Berrizeko Mesedetako Misiolariak bihotzez eman nahi dizugun agurra. Ondo etorria Barnezabalera!

Inguru hau topalekua izan dadila nahi dugu, norberarekin, besteekin, dena inguratzen eta gainditzen duen Jainkoarekin eta gaur egungo erronka eta itxaropenekin. Topaleku honetara datozenak, barrutik indarberrituta, hau da, bihotza berrituta atera daitezela nahi dugu, bizi berri bat bultzatu eta babestu ahal izateko.

Goza inguru honetako natura eta mendien edertasuna, ezagutu hemengo bide eta bidexkak, entzun txorien kantak eta errekaren zurrumurrua, izan atsegin!

Gustura eta lasai egon, har ezazu arnas eta atseden.